Hasteko, norberak bere web orria diseinatuko du weebly barruan, arloan eginiko lanak bertan argitaratzeko. Lan prozedura argitu ondoren, lehen gaiarekin hasiko gara.
1.- ZER DA HIRITARTASUNA? Elkarrekin bizitzearen abantailak eta betebeharrak aztertzetik abiatuko gara. - Gizartean bizitzea beharrezkoa egiten zaigu ZERTARAKO? - Gizarteak ordea baldintza batzuk jartzen dizkigu bertako kideei. ZEINTZUK? - Zergatik bizi behar dugu gizartean? Zergatik da ia ezinezkoa bakarrik bizitzea? - Zer ote da beraz, hiritartasuna? 2.- BIZITZAN GARRANTZIA DUTEN ALDERDIAK - Zeintzuk dira zoriontsu izateko alderdi garrantzitsuenak zure ustez? - Zer behar duzu zuk zoriontsu izateko? - Nola eraiki genezake gizarte zoriontsu bat denentzat? 3.- TALDE TXIKITAN ELKARTUKO GARA - Taldekideen hausnarketa jasoko dugu - "Menaren bizatzako egun bat" eta "esku txikiak" bideoak ikusiko ditugu. 4.- MUNDUKO HAURREN LANA DUGU AZTERGAI: a) Zerk behartzen ditu haurrak lana egitera? b) Zein abantailak lortzen dituzte haurrak kontratatzen dituzten heldu horiek? c) Munduko zein tokitan gertatzen da maizago errealitate hau, eta zergatik ote? d) Zer galtzen dute lana egitera behartuta ikusten diren haurrak? 5.- GURE ARTEAN ARAZOAK BESTELAKOAK DIRA a) Abiapuntu zeharo ezberdina dugu. Zein da zure lana? Zure betebeharra? b) Zeintzuk dira zuen artean ematen diren arazoak? benetako arazoak? c) Babestu zure intimitatea d) Taldekideekin hausnarketa egin eta ondorioak atera. Hona hemen lan gidoia:
*Norberaren datu pertsonalen babesa, noren esku dago?
*Besteen datu pertsonalen inguruko errespetua zertan datza?
*Zer egin genezake errespetua urratzen duten egoera horiek, gure inguruan ematen direnean, ez gauzatzen uzteko?